Enpresa txikiei, autonomoei eta profesionalei zuzendutako aholkularitza integraleko enpresa.

Gure bezeroei arlo ekonomikoko,  lan arloko, arlo finantzarioko, arlo fiskaleko, diruzaintzako eta lan arloko kudeaketa Outsourcinga eskaintzen diegu. Ezberdintzen eta nabarmentzen gaituena da, enpresa kudeatzen dugun bitartean, gure bezeroei erakusten diegula beraien enpresaren garapen ekonomikoa ezagutu dezaten.

Esperientzia zabal batek bermatzen du gure jarduna. 15 urte baino gehiago daramatzagu enpresa txiki eta ertainen kudeaketa eta administrazio lanak egiten; batez ere, teknologia arloko enpresetan, baina baita, banketxeen sektorean ere.

Web lanabes eta aplikazio berritzaileak ere garatzen ditugu,  erabakiak hartzerakoan eta datu ekonomikoak eta finantzarioak ulertzerako orduan lagungarri izan daitezen, batez ere, finantzen ezagutzarik ez duten publiko bati zuzenduak. Online sarbidea zure informazio ekonomikora eta finantza informaziora inguru seguru batetik, era grafiko, ulergarri eta erraz batean ikusi dezazun.

Deustun sortua

Gure bulegoak Deustuko Unibertsitatearen barrutian kokatzen dira, Donostian. Innogune eraikinean. Bilera gelak, bideo konferentzietarako azpiegiturak, eta gure bezeroekin harreman egokiak eta erosoak izateko beharrezko baliabide guztiak ditugu.

Nori zuzentzen gara?

Enpresa txikiei eta ertainei, oso txikiei eta profesional autonomoei. Finantza departamendua izan gabe, behar hauek kanpo eragile baten esku utzi, baina jakinaren gainean egon nahi duten horiei.

Zein sektoreri?

Enpresa txiki eta ertainetan espezializatuak gaude; teknologia arloko enpresetan batez ere, baina arlo guztietan daukagu esperientzia handia. Era guztietako bezeroak ditugu: dendak, industria, heziketa…